XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEIHAKETAK.

Xiberoan: Joan den ortziralean ginuen finala.

Huna ondorioak: Dufourcq-Martiarena: 50 Etchegoin-Durruty: 32.

Hazparnen: Joan den osteguneko ondorioak: Lambert-Etchegoin II: 50 Maitia-Aguerre: 43.

Agorrilaren 25an, gaur, izanen da lehen final laurdena: Lambert-Etchegoin II Etchegoin-Durruty.

Atarratzen, pesten karietarat izan da atxiki haundiko lehiaketa bat, egun batean iragan dena.

Hor ziren Mourenx, Miarritze, Getari, Hossegor, Paue eta Garaziko ekipak.

Finalean BAC-eko ekipak irabazi du Goizeko ekipari 30-22.

Hirugarren Hossegor, irabazi baitu Pau-eri 30-29.

Mauleko Cesta Puntako leihaketa kasik bururatua da.

Huna zoin diren finalean, agorrilaren 25an, gaur, arratseko 9ak goiti, ariko diren ekipak.

Lehen partida: Biurarena-Urrutia / Eyheregaray-Bereix.

Finala nagusia: Dubrana-Camy / Bordes-Bidegaray.